Skip to main content

DBH 1. mailako ikasle talde bat Autlanen izan da eurek prototipoa aurkezten

Irudia
DBH 1. mailako ikasle talde bat Autlanen izan da eurek prototipoa aurkezten

DBHko 1. mailako ikasleak gara. Orain lantzen ari garen EHko Herria PROIan ikasgelako talde bakoitzari iraunkortasunaren arlo bat esleitu diote, eta guri kutsadura egokitu digute. PROI honetan kutsadura murrizteko prototipo bat egin behar dugu eta dena planifikatzen amaitu dugunean Autlan lantegiaz harremanetan jarri gara, eta ustekabean gurekin biltzea proposatu digute.

Maiatzaren 20an lantegiko kalidade arduraduna, giza baliabideetako arduraduna eta produkzio arduradunarekin bildu ginen. Bertan oso esperientzia ona izan dugu. Gure proiektua aurkeztu diegu, eta haiek guri ere zer egiten duten azaldu digute. Oso esperientzia ona izan da eta beste enpresa batekin errepikatzeko prest egongo ginateke. Mila esker Autlan aukera honengatik.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.