Skip to main content

LH 2. mailako ikasleak Barrian

Irudia
LH 2. mailako ikasleak Barrian

Ikasturte bukaerako txangoan 2. mailako ikasleak Barriako aterpetxera joateko aukera izan dugu. Aurreko astean bi egunetan bertan lagun artean ederki gozatu dugu. Barriara iritsi aurretik Gasteizeko Nova Junpen egon ginen bertako koltxonetetan salto eta akrobazia desberdinak egiten.

Hainbeste energia galdu ostean autobusa hartu eta Zalduondora joan ginen indarrak hartzeko eta bertako parke polit batean bazkaldu eta jolastu genuen. Ondoren Barriako aterpertxera abiatu ginen eta bertan jolas eta ekintza desberdinak egiteko aukera izan dugu. Urduritasunak urduritasun esperientzia paregabea bizi izan dugu eta datorren urtean beste aterpetxe batera joateko irrikaz edo gogoz gelditu gara.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.