Skip to main content

Ohitura osasuntsuak lantzen: elikadura eta gorputz posturak

Irudia
Ohitura osasuntsuak lantzen

Osasuntuber proiektuaren barruan, Txantxiku Ikastolako LH 5. mailako ikasleek elikadura eta posturen inguruko lanketa berezia egin dute azken asteetan. Elikadurari dagokionez, Maite Sainz, ikastetxeko jantokiko arduraduna, gurekin izan zen. Elikadura orekatua eta eguneroko ohitura osasuntsuak mantentzearen garrantzia azaldu zigun. Horrez gain, jantokiko menuak nola planifikatzen diren ikusi genuen.

Posturen gaian, Intza Osa fisioterapeutak ohiko posturen arriskuez ohartarazi zigun eta gure gorputza zaintzeko ariketa praktikoak erakutsi zizkigun. Bizkarra zuzen mantentzea eta geldirik ez egotea funtsezkoak direla ikasi genuen. Eskerrik asko gure gonbidatuei emandako azalpenengatik eta gure egunerokotasuna hobetzen laguntzeagatik.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.