Skip to main content

Trauti, irisgarritasun mugarik gabe, bizitza oztoporik gabe

Irudia
Trauti, irisgarritasun mugarik gabe, bizitza oztoporik gabe

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Trauti Hesirik Gabe elkartearen bisita jaso zuten berriro ere. Urtero bezala, ikasleek aukera paregabea izan zuten herriko irisgarritasun eta mugikortasun errealitatea bertatik bertara ezagutzeko. Trauti elkartea, bere izenak adierazten duen bezala ("tramankulu erabilgarriak"), irisgarritasun eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonek egunerokoan dituzten erronkak ikusgarri bihurtzen saiatzen da, eta eskubideen defentsarako lana egiten du. Saioan zehar, ikasleek ulertu ahal izan zuten Oñatiko hainbat gunetan oraindik ere aurkitzen direla oztopoak: espaloietan, eskaileretan, autoen aparkalekuetan, espazio zabal edo estuetan zein eraikin publikoetan.

Teknologia berriek egoera hobetzen lagundu duten arren, badira oraindik ere hobetu beharreko espazioak eta, batez ere, guztion artean elkarbizitza eta errespetua sustatzeko jarrera egokiak lantzeko beharra. Eskerrik beroenak Trauti Hesirik Gabe elkarteari, beste behin ere gure begiak eta bihotzak zabaltzeagatik.

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.