Skip to main content

Eskolako Agenda 2030aren ikasturte amaierako Udal Foroan izan gara

Irudia
Eskola Agenda 2030aren Udal Foroan

Txantxiku Ikastolako ikasle ordezkariak Udaletxeko Areto Nagusian izan ginen, herriko gainontzeko ordezkariekin batera, Eskolako Agenda 2030 programaren baitan antolatutako Udal Foroan. Ikasturtean zehar 12. Garapen Jasangarriko Helburua —Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua— izan dugu aztergai, eta udalerrian egin dugun diagnostikoaren ondorioak eta hobekuntza proposamenak aurkeztu dizkiegu alkateari eta gainontzeko udal ordezkariei.

Bi mailatako proposamenak azaldu ditugu: batetik, Udalaren eskumenekoak diren neurriak, eta bestetik, ikasleok eta herritarrek gure eguneroko bizitzan garatu ditzakegun ekintzak. 2025-2026 ikasturtean Udalak eta ikastetxe parte-hartzaileek “Esku-hartze Plana” abiatuko dugu, aurkeztutako proposamenetako batzuk praktikara eramateko. Helburu nagusia gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea izango da, herri mailan urrats eraginkorrak emanez jasangarritasunerako trantsizioan.

AKTA IRAKURRI

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.