Skip to main content

LH 3. eta 4. mailakoak Hondarribin

Irudia
LH 3. ETA 4. MAILAKOAK HONDARRIBIN

Maiatzaren amaieran, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak Hondarribira joan ginen hiru egunez, eta bertan bizipen zoragarriak izan genituen. Herriko kaleak eta txoko bereziak ezagutzeaz gain, faroak ezagutu genituen. Itsasontzian ibiltzea oso esperientzia berezia izan zen, eta ezin dugu ahaztu olatuen artean izan genuen festaren poza! Arrantzan jarduteko aukera ere izan genuen, eta

 eguraldi bikainak lagunduta, hondartzan jolastu eta lagunarteko giroaz gozatu genuen. Abenturaz betetako egunak izan dira, eta pozak eta oroitzapen politak motxilan sartuta itzuli gara etxera. Esperientzia ahaztezina izan da!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.