Skip to main content

DBH 3ko ikasleak Eureka Zientzia Museoan

Irudia
DBH 3koak Eureka zientzia museoan

Astean zehar, "Esperantzara Kondenatuak" PROIaren barruan, DBH 3ko ikasleok Donostiako Eureka Zientzia Museoa bisitatzeko aukera izan dugu. Bisitan zehar museoa esploratu dugu eta hainbat esperimentu praktiko egin ditugu: soinua, uhinak, argia, giza gorputza, erresistentzia… Urte osoan zehar ikasitakoa modu errealean ikusi eta ulertzeko aukera paregabea izan da. Gainera, elektrizitateari buruzko tailer batean parte hartu dugu, eta... ileak puntan jarri zaizkigu! Esperientzia dibertigarria eta hezigarria izan da guztiontzat.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.