Skip to main content

Eskola kirolaren azken jaia

Irudia
Eskola kirolaren azken jaia

Joan den ostiralean, herriko hiru ikastetxeok elkarrekin ospatu genuen Eskola Kirolaren ikasturte amaierako jaia. Egun polita izan zen, eta giro ezin hobean igaro genuen goiza. Herriko hainbat gune hartu eta bertan ekintza ugari antolatu genituen.

Ikasleak taldeka aritu ziren jarduera des berdinetan parte hartzen: puzgarriak, dantza, munduko jolasak, ginkana, errugbia eta orientazioa. Pozik gaude ikasleek izan zuten parte-hartzearekin eta erakutsitako jarrerarekin. Elkarlanari esker, egun ederra antolatu ahal izan genuen, eta eskertzekoa da komunitate osoaren inplikazioa: irakasleek, familiek eta herriko eragileek ere euren ekarpena egin zuten jaia posible izan zedin.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Halako ekimenek indartu egiten dute gure komunitatea eta baita eskola kirola ere.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.