Skip to main content

Haur Hezkuntzako ikasleak Natur Eskolan

Irudia
4 urte

Azken bi aste hauetan, 3, 4 eta 5 urteko neska mutikoek Natur Eskolara joateko aukera izan dute.

3 urtekoentzat lehen aldia izan da, Natur Eskola etxea barrutik ezagutu dute, eta, gainera, abentura bikoitza izan da autobusean joan baitira!

4 eta 5 urtekoentzat ere sekulako abentura izan da: inguruko paisaia eta animaliak ezagutzeko ibilalditxoa egiten zebiltzala... basurde hotsak entzun dituzte! Ai ama, ezkutatu beharra izan dute, eta aurpegia margotu kamuflatu ahal izateko. Ondoren eskulanak egin dituzte.

Primeran pasatu dute guztiek!!!

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.