Skip to main content

LH 6. mailakoak Natur Eskolan

Irudia
LH 6. mailakoak Natur Eskolan

Aurreko astean, LH 6. mailako ikasleekin Natur Eskolan izan ginen. Euskal Herriko ibaietako zein baso inguruko fauna izan genituen hizpide. Animalia ezberdinen ezaugarriak eta bizilekuak ezagutzeaz gain, ibaian eta inguruko eremuetan animalien bila aritu ginen. Ikasleek aukera izan zuten espezie batzuk, uhandreak esaterako, zuzenean ikusteko eta horien izenak zein ezaugarriak ikasteko.

Ekintza aberasgarria izan zen eta goiz atsegina igaro genuen. Ikasleek interes handiz parte hartu zuten eta esperientzia honek naturarekiko jakin-mina sustatu zuen, ingurune hurbila hobeto ezagutuz.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.