Skip to main content

Bagatoz! Irudi eta lelo berriak, balio berak

Irudia
Bagatoz, aurkezpen ekitaldia

Atzo arratsaldean aurkeztu genituen ofizialki Ikastolen mugimenduaren marka eta leloa Bergarako Seminarixoan egindako Ikastolen Ikasturte Hasiera Ekitaldian: logotipo berria “1kastolak” eta leloa “Bagatoz!”. Aurrerantzean, IKASTOLAK izango da mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza; hitz- eta marka-aldaketak komunitatearen indarra eta batasuna nabarmentzen ditu: zazpi lurralde, 115 ikastola, bat; aniztasuna eta ausardia, denok ikastola. Ekitaldian, Palestinarekin elkartasun keinu bat ere egin zen.

Irudi berriak garai berrietara egokitzeko urratsa dira, betiko balioekin: auzolana, euskalduntasuna, naziotasuna eta gizartearekiko konpromisoa. Sareak gaur egun 55.500 ikasle, 46.000 familia eta 3.700 profesional biltzen ditu. Iazko Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak martxan jartzeko ikasturtea da: erronka nagusiak dira aniztasuna eta ekitatea; kulturen arteko harremanak; euskararen erabilera eta kultur transmisioa; gure lurraren etorkizuna; lurralde arteko sareak; garapen pertsonala eta elkarren zaintza; eta lan-mundua eta gizarte-onura. Horri erantzuteko, pertsona erdigunean jarriko duen eredu baterantz egingo dugu, digitalizazioari neurria hartuz eta euskararen erabilera indartuz.

#Ikastolak               #Bagatoz

Txantxiku Ikastola, komunikazioan ere hobetzen

Datozen hilabeteetan, Txantxiku Ikastolak komunikazio-plana garatuko du AZK enpresaren aholkularitzarekin: Oñatiren ahotsa entzun, gure nortasuna zehaztu eta marka propioa eraikiko dugu. Horretarako, hausnarketa-talde anitzak (familia eta langileak, zuzendaritza, ikasle eta langile ohiak, elkarteak, etorkinak…) aktibatuko ditugu; bilduko dugunarekin, marka estrategietan txertatuko dugu, helburu argi batekin: egiten duguna herrira iristea eta komunitatea sendotzea.

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.