Skip to main content

LH 3. eta 4. mailakoak PROIak egiten hasi dira

Irudia
LH 3 eta 4 PROIak

Aurten, gure Ikastolan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak PROIak lantzen hasi dira. LH 5., 6. eta DBHko ikasleen esperientzia arrakastatsuetan oinarrituta, ilusioz eta gogotsu ekin diote erronka berri honi. Helburua ikasleek elkarlanean eta modu praktikoan ikastea da, konpetentzia desberdinak garatuz: komunikazioa, sormena eta talde-lana, besteak beste. Lehenengo proiektuak azoka multikultural bat egitea du oinarri, eta ikasleak buru-belarri ari dira lanean ekimen hau aurrera eramateko.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.