Skip to main content

Batuz Aldatu, Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala

Irudia
Batzu aldatu

Duela aste batzuk, Hizkuntzen Europako Egunean, Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora sinatzaile Donostian elkartu ginen, Ikastolak tarteko, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Bertan aurkeztu genuen hizkuntza-politiken arloko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua.

Proposamen honen helburua da euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua moteldu eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan den honetan, egoera horri aurre egiteko eta euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa den jauziaren nondik norakoa proposatzea, beti ere adostasun soziala oinarri dela.

ITUN SOZIOPOLITIKO BERRIRAKO ESKAINTZA DOKUMENTUA

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.