Skip to main content

Aurten ere, Gaba Beltza ospatzera goaz!

Irudia
Gaba beltza 1

Urtez urte gero eta ezagunagoa egiten ari den Halloween-aren ordez, gure antzinako ohiturak berreskuratu eta bizirik mantendu nahi ditugu ikastolan. Gaba Beltza neguaren eta iluntasunaren etorrera ospatzen duen gau berezia da, eta betidanik arbasoekin zein naturaren zikloarekin lotutako une garrantzitsua izan da gurean. Aspalditik ospatzen da gau hau, eta gure helburua da haurrek festa horren jatorria, sinboloak eta ohiturak ezagutzea, jolasaren eta ipuinen bidez.

Lehen Hezkuntzan, ikasleek beraiek egindako apaingarriekin girotuko dugu ikastola, eta egubakoitzerako, urriaren 31rako, hainbat jarduera prestatu ditugu elkarrekin gozatzeko. Egubakoitz arratsaldean ikasleak mozorrotuta etorri beharko dira ikastolara eta lehenagoko ohiturari jarraituz, etxeko arropekin osatuko dugu mozorroa. Azpian dituzue ikusgai adibide batzuk. Aurpegia estaltzeko aurreko ikasturtean egindako izara edo trapu zuriak berrerabiltzea proposatzen dugu. 1. mailako ikasleek, berriz, gelan apaindu ahal izango dituzte izara zuriak.

Haur Hezkuntzan ere istorio txikien bidez landuko da gaia, haur bakoitzaren adinera egokituta.

Eta noski, 16:30etik aurrera gurasoei ere gonbidapena luzatzen diegu: etorri gaztainak jatera ikastolako patiora, eta gurekin bizi Gaba Beltzaren magia. Bertan ikusiko gara!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.