Skip to main content

DBH 2. mailakoak Oñatiko ur jauziak ikusten

Irudia
Ubideak

Aurreko martitzenean DBH 2. mailakook ‘Ubideak eta energia’ irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta. Bertan energia elektrikoa ekoizteko azpiegiturak ezagutu ahal izan genituen: Jaturabe eta Saratxo urtegiak, Aitzgaineko ur-biltegia eta horietatik hasi eta Olaterainoko ubide eta hodiak.

Eguraldia lagun Aitzulo ere bisitatzeko aukera izan genuen. Aitzulotik behera, erdiko kanala hartu eta Urrexolako parrokiara iritsi ginen. Bertan bazkaltzeko tarte bat hartu genuen eta ondoren Olateko indarretxean azkenengo azalpenak entzun genituen.

Ederra izan da irteera, eskerrik asko Natur eskolako lagunei!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.