Skip to main content

NO₂ neurketak Txantxiku Ikastolan

Irudia
NO2

2025eko otsailetik maiatzera, Oñatiko ikastetxeen inguruneetako aire-kalitatea aztertu dugu Eskola Agenda 2030 programaren barruan. Proiektuak nitrogeno dioxidoaren (NO₂) kontzentrazioa neurtu du hodi pasiboen bidez, ikasleen eta irakasleen parte-hartze aktiboarekin. Hauek izan dira Txantxiku Ikastolaren inguruan jasotako emaitzak:

  • Kuboaren aurrekaldean: 7,43 μg/m³
     
  • Lehen Hezkuntzako sarreran: 12,99 μg/m³. Kuboko datuekin batazberestekoa: 10,21 μg/m³.
     
  • Bigarren Hezkuntzako sarreran: 7,14 μg/m³. Kuboko datuekin batazbestekoa: 7,28 μg/m³.

Europar Batasunaren 2024/2881 Zuzentarauak 2030erako urteko muga 20 μg/m³-tan ezartzeko bidea jasotzen du. Ikusten denez, datu horietatik urrun gaude, zorionez. Aldiz, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 10 μg/m³-tara jaistea gomendatzen du. Hori kontutan izanda, Lehen Hezkuntzako sarrera inguruan muga horren inguruan gabiltza. Kontutan hartu behar da kotxeen pasagunea dela inguru hori; hala ere, ikastolako komunitateko kideok gure ekarpena egin dezakegu, adibidez, inguru horretara ahalik eta gutxien joanda.

Gainera, DBH 1. mailako ikasleak LHko 3. zikloko eta DBHko geletatik pasatzen ari dira egunotan ikaskideei ikerketaren berri emateko.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi; ikasgelatik abiaturiko ikerketa honek Oñatiko haur eta gazteen ongizatea hobetzeko lagundu dezala espero dugu.

LHko txostena irakurri

DBHko txostena irakurri

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.