Skip to main content

7KP-ko Ebaluazio Lantaldea Madrilgo ResearchED konferentzian

Neus Sanmartí, Mariana Morales, Dylan Wiliam eta Héctor Ruiz Martín bezalako adituek parte hartu dute.

Irudia
7KP Madrilen

Aurreko ostiralean, 7KP-ko ebaluazio lantaldea, eta bertan lanean diharduten Txantxiku Ikastolako bi kide, Madrilen izan ziren, ResearchED jardunaldietan parte hartzen. Haiekin batera Ikastoletako ordezkariak eta ikuskariek ere parte hartu zuten, baita Arizmendi, Anoeta eta Orioko ikastoletako lankideek ere.

Topaketaren ardatza ebaluazio hezigarria izan zen, eta abiapuntua ebidentzia zientifikoan oinarritu zen: hezkuntza hobetu nahi badugu, erabakiak datuetan eta ikerketan oinarritu behar ditugu. Maila handiko adituen ekarpenak entzuteko aukera egon zen, besteak beste Neus Sanmartí, Mariana Morales, Dylan Wiliam eta Héctor Ruíz Martinen hitzaldien bidez. Haien ekarpenek gure ikastolan jada martxan dugun ebaluazio-markoarekin bat egiten duten ikuspegi sendoak partekatu zituzten, eta agerian geratu zen Txantxiku Ikastolak hartutako norabideak bat egiten duela gaur egun eskura dugun ebidentzia zientifikoarekin. Orain, jasotako ideia eta iradokizunak gure ikastolan praktikan nola jarri lantzen hasiko dira.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.