Skip to main content

4 eta 5 urteko haurrak Natur Eskolan

Irudia
4 ETA 5 URTEKO HAURRAK NATUR ESKOLAN

Joan den astean, 4 eta 5 urteko neska-mutikoak Udazkena proiektuari amaiera emateko Natur eskolakoekin irteera egin genuen. Natur eskola inguruan bueltatxo bat eman ondoren, 4 urtekoek batutako ezkurrak landatu genituen. 5 urtekoek aldiz, batutako hostoekin eskulan bat egin genuen. Ondoren, Natur Eskola barruko gelak bisitatu genituen. Eskerrik asko Nahia eta Aimar!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.