Skip to main content

Euskararen nazioarteko eguna ospatu dugu!

Irudia
Euskararen eguna

Joan den eguaztenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen ikastolan. Maila guztietan, eguna girotzeko euskararekin lotutako eskulanak eta jolasak egin genituen eta kantuak ere abestu genituen. DBHko ikasleek Ttak euskara taldeak antolatutako euskararen inguruko jolasak egin zituzten eta, DBH 3. mailakoak Gaztelekura ere jaitsi ziren bertan APPA Hi! jolasean lehiatzera. Ederki ibili ziren guztiak. Gainera, Argitxok Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hainbat gune ere bisitatu zituen eta poz-pozik dagoela esan zigun euskaraz hitz egiten dugulako!

Goizeko ekitaldi nagusia baina, kalejira aldarrikatzailea izan zen. HH eta DBHko ikasle eta irakasleok herrian zehar zabaldu genuen euskara maitatu eta erabiltzearen aldeko mezua. Eta plazan eman genion bukaera. Bertan, Argitxok eta Ttak euskara taldkeo kideek manifestu bat iorakurri zuten, LH 5ekoek koplak kantatu eta LH 6koek jendea abesten jarri zuten, ukelelez lagunduta. Azkenik, Haka bat egin genuen.

Arratsaldean, 17:45etan hasita, ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolate beroa banatu zuten, eta ikasleek bizkotxoak saldu zituzten. Euskal kantuak abestu genituen udaletxeko kontzejupean. Egun ederra izan zen!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.