Skip to main content

Eta zuek, konturatu zarete euskarazko musika demasa dela?

Irudia
Kantuen Zerrenda

LH 3. eta 4. mailakook PROI-aren amaierara iritsi gara, eta bidean egindako lanari esker, euskarazko musikaren indarra, aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera izan dugu. Ikerketa baten bidez, euskal musikaren egungo egoeran murgildu gara: talde eta sortzaile berriak deskubritu ditugu, estilo askotarikoak aurkitu, eta euskarazko kantuek gure gizartean, kulturan eta emozioetan duten garrantziaz jabetu gara. Prozesu horrek ezagutza berriak ekarri dizkigu, baina batez ere, gure interesa piztu, entzumen-ohiturak zabaldu eta euskal musikarekiko lotura sendotu du.

Ikasitakoa eta bizitakoa ikastolako komunitatearekin partekatzeko asmoz, euskarazko kantuen zerrenda bat osatu dugu, QR kode baten bidez entzungai egongo dena: proposamen berriak ezagutzeko, doinu desberdinak entzuteko, hitzetan sakontzeko eta, azken finean, euskarazko musikan murgiltzeko. Guk egin dugun bezala, zuek ere aukera izan dezazuela musikaren bidez euskararekin konektatzeko eta gozatzeko.

Euskarazko musika bizirik dago, kalitatez beteta dago eta… demasa da!

ENTZUN PLAYLIST OSOA!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.