Skip to main content

Gailu digitalak: prebentzio kanpaina

Irudia
Prebentzio kanpaina

Pasa den martitzenean DBH 2. mailakook LH 6. mailakoengana joan ginen landu dugun azken PROIan (ADI(K)OFF) osatu genuen aurkezpena egitera. Teknologia berriak, sare sozialak, bideo jokoak, telefono mugikorra eta apustuak izan ditugu hizpide eta horien guztien erabilera osasuntsua egiteko gomendioak aipatu genizkien seigarren mailakoei.

Esperientzia aberasgarria izan da guk landutakoa gure ikastolan partekatzea. Ea denontzat lagungarria den, guri ere hausnarketarako gai aproposa suertatu baitzaigu.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.