Skip to main content

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen irteera Natur Eskolara

Irudia
Natur Eskola LH 4

Pasa den astean, LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara irteera egin genuen, urak gure egunerokotasunean eta gure planetan duen garrantziaz jabetzeko helburuarekin. Izan ere, ura ezinbesteko baliabidea da bizitzarako, eta horregatik, beharrezkoa da haren erabileraz hausnartzea eta zaintzearen garrantziaz konturatzea.

Irteeran zehar, uraren erabilera urteetan zehar nola aldatu den ikasteko aukera izan genuen. Oñatin, antzinan urari ematen zitzaion erabilera ezagutu genuen, eta horretarako hainbat toki bisitatu genituen, besteak beste, Larrañako puxeta edo labaderoa eta liñapotzua, eta Olabartako puxeta eta errota. Oso interesgarria izan zen garai bateko uraren erabilera gertutik ezagutzea, eta ikasleek asko gozatu zuten esperientziarekin. Antzinako ohiturak ezagutzea funtsezkoa dela konturatu ginen, gaur egungo errealitatea hobeto ulertzeko. Eskerrik asko, beste behin, Natur Eskolako lagunei, eskainitako azalpenengatik eta bizitako esperientziagatik!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.