Skip to main content

Atzo inauteri txikiarekin hasi eta gaur zirkuko artistekin jarraitu du jaiak

Irudia
Inauteri txikia

Atzoko egunez, eta inauteri jaiei hasiera emanez, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek Oñatiko Inauteri Txikia kalera eraman zuten, inguru guztiak musikaz eta dantzaz betetzen zirelarik. Ekitaldia Olaitturrin hasi eta, kalejira animoso baten ondoren, plazan bukaera eman zitzaion. Ikasleek ederki dantzatu zituzten ikasitako dantzak eta inauteri hauetako pertsonaia guztiekin batera (Hartza eta Artzaina, Erraldoiak, Borreroak...) herritarrei kolorez betetako ikuskizun ederra eskaini zieten. Zorionak parte hartu duten ikasle, irakasle eta herritar guztiei!

Bestalde, gaur arratsaldean, HH eta LH-ko ikasleek ez dute eguraldia lagun izan eta kiroldegian egin dute beraien urteroko desfilea. Zirku aparta eraiki dute kantxa berdean! Ez da musika ez dantzarik falta izan bertan. Ondoren dantzaldia egon da  Gauargiren eskutik, eta txokolate solidarioa ere banatu da; batutako dirua Arberoa Ikastolara bideratuko da. Gora inauteriak!

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.