Skip to main content

DBH 3-ko ikasleak Garaia Parke Teknologikoan

Irudia
DBH 3 Otsailak 11

DBH 3. mailako ikasleek bisita berezia egin dute Garaia Parke Teknologikora, Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren harira, eta zientzia eta teknologiaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Goiza emakume zientzialariek osatutako mahai-inguru batekin hasi da. Bertan parte hartu dute lau emakume zientzialarik, eta euren ibilbide pertsonala eta profesionala partekatu dituzte, zerk bultzatu zituen STEM arloa aukeratzera eta zer bide egin duten gaur egungo lanpostuetara iritsi arte azalduz. Mahai-inguruan, emakume izateagatik topatutako oztopo eta zailtasunei ere heldu diete, baina egoera pixkanaka hobetzen ari dela azpimarratu dute. Ikasleei mezu argia helarazi diete: gustuko badute, zientzia eta teknologiaren arloan murgiltzera animatzeko, estereotipoei aurre eginez.

Ondoren, bisita gidatuak egin dituzte Garaia Parke Teknologikoan eta Mondragon Unibertsitateko kanpusean. Ikasleek hiru laborategi eta Mondragon Unibertsitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Bertan garatzen diren proiektu eta ikerketak gertutik ezagututa, zientziaren aplikazio praktikoa ikusi ahal izan dute. Ikasleentzat aukera paregabea izan da beraien etorkizuneko ikasketen aukerei buruz hausnartzen hasteko.

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.