Skip to main content

Ederki ospatu dugu Santa Ageda bezpera!

Irudia
Santa Ageda 25/26

Eguazten goizean Santa Ageda bezpera ospatu genuen ikastolan. Jolaslekuan, plazan eta ikastola aurrealdean abestu genituen ohikoak diren kantuak, baita lurra esnatzeko “Oles Oles” ere eta etapa desberdinetako ikasleak batu ginen ekintzan. Gainera, alkateak eta Udaletxeko zinegotziek harrera egin ziguten eta 5. mailakoek asmatutako koplak ere entzun zituzten. Ekitaldi jendetsua izan zen eta familiarteko mordoxka bat batu zen gurekin.

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.