Skip to main content

LH-ko familiekin ebaluazio hezigarria lantzen

Irudia
Ebaluazio hezigarria LH

Otsailaren 2an, LH 1etik LH 6rako ikasleen gurasoendako bilera informatiboa egin genuen, ebaluazio hezigarriaren oinarriak azaltzeko eta otsailean jasoko duten ebaluazio-boletinaren xehetasun nagusiak aurkezteko. Bileran, ebaluazioak ikasleen ikaskuntza-prozesua nola laguntzen duen azaldu zen, eta gurasoek informazioa jasotzeaz gain, galderak egiteko aukera izan zuten, familien eta ikastetxearen arteko lankidetza indartuz.

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.