Skip to main content

Txantxikuak 2zirik

Irudia
Txantxikuak 2zirik

Aurten ere martxan da Txantxikuak 2zirik proiektua, lehen sorospenen inguruko ezagutzak zabaltzeko helburuari eutsiz. Abendutik urtarrilera bitartean, ikastolako hainbat mailatan aritu gara larrialdi baten aurrean nola jokatu azaltzen eta praktikan jartzen. Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. mailetan, guraso boluntarioen laguntza izan dugu. Haien eskutik, larrialdi egoeran eman beharreko lehen pausoak ikasi ditugu eta, ikastolako panpinekin, Bihotz-Biriken Suspertzea (BBS) egiteko lehen maniobrak landu ditugu.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bisita berezia jaso zuten. Batxilergo 2. mailako Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ikasgaiko ikasleek saio praktikoa prestatu zuten txikientzat. Ikasleek etxetik ekarritako panpinekin, lehen sorospenen oinarriak lantzen aritu ziren. Hemen duzue erabili zuten bideoa. Etxean ikusi eta denon artean praktikatzera animatzen zaituztegu! Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta inplikazioagatik!

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.