Skip to main content

DBH 2. mailakoak Gernikan

Irudia
DBH 2 Gernika

Pasa den egubakoitzean, DBH 2. mailakook Hemen-eko ‘Gernikaren bilobak’ unitatean ikasitakoak bertatik bertara ikusteko asmoz, Gernikara txangoa burutu genuen.  Han Bakearen Museoa eta Batzar Etxea bisitatu genituen.  Museoan bonbardaketaren nondik norakoak hobeto ezagutu genituen eta, besteak beste, garai hartako bizilagun baten etxean sartzeko aukera ere izan genuen: bonbardaketa eguna simulatzen zen instalazio batean, zarata, argiak, kea eta suntsiketa lehen pertsonan sentitu genituen.

Batzar Etxean, haritzaren azpian garai bateko bizkaitarrek egiten zituzten batzarrak eta gure foruak gogoratu genituen, eta noski, Gernikako Arbola ere ikusi genuen.  Bukatzeko, gida batekin batera Gernikako hainbat kaleetan herritarrek babesteko erabili zituzten lur azpiko aterpeak edota babeslekuak ere bisitatu genituen. Irteera ederra eta hunkigarria izan zen!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.