Skip to main content

DBH 3ko ikasleak Goienan, Galdegazten

Irudia
DBH 3 Galdegazte

DBH 3. mailako sei ikasle Goiena komunikazio taldearen egoitzara joan dira Galdegazte saioa grabatzera. Programan elkarrizketatua Izar Mendiola artista eta ilustratzailea izan da. Ikasleen artean, hiruk kazetari lanak egin dituzte, elkarrizketa prestatuz eta zuzenean galderak eginez. Beste hiru ikasleak, berriz, errealizazio gelan egon dira, programaren grabazioaren atzean egiten den lan teknikoa ezagutzen eta bertan laguntzen.

Saioa grabatu aurretik, ikasleek lanketa egin dute gelan: elkarrizketaren gaia prestatu, galderak pentsatu eta komunikazioaren inguruko hainbat alderdi landu dituzte. Esperientzia oso aberasgarria izan da ikasleentzat, komunikabideen funtzionamendua gertutik ezagutzeko eta kazetaritza munduan lehen urratsak emateko aukera izan baitute.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.