Skip to main content

Emakumeen Nazioarteko Eguna Txantxiku Ikastolan

Irudia
M8 patioan

Martxoaren 8a igandea denez, gaur ospatu dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna Txantxiku Ikastolan: Feminismoaren garrantzia azpimarratu dugu eta ikasleen hausnarketa sustatu.

Haur Hezkuntzan aste zehar mural bat egiten aritu gara. Bertan, tximeleta moreak margotzea izan da helburua eta horrekin muraleko emakumearen ilea irudikatu dugu. Mural horrekin emakumea irudikatu izan nahi dugu ta emakumearen ilea sinbolizatzen duten tximeletek bere askatasuna. Honez gain, eskulan batekin borobildu dugu eguna, ikasleek beraien argazki bat bihotz moreekin apainduta.

Lehen Hezkuntzan, zikloka aritu gara lanean. Lehenengo zikloan, elkarrizketaren bidez martxoaren 8aren esanahia landu, lanbideen inguruko estereotipoak aztertu eta rolak apurtzen dituen ipuin bat landu ditugu. Horretaz gain, “Ni handitan…” marrazkien bidez, ikasleek euren ametsak adierazi dituzte, eta horma-irudi bateratu batean jarri ditugu “Guk nahi duguna izan gaitezke” lelopean.

Bigarren zikloan, berriz, emakume garrantzitsuen ibilbidea aztertu eta euren ekarpenak patioan ikusgarri jarrita, balioan jarri ditugu. Azkenik, hirugarren zikloan, benetako berdintasuna lortu ote dugun eztabaidatu dugu jolaslekuaren "erradiografia" eginez eta neskek eta mutilek espazioan duten lekua eta rolak aztertuz. Azkenik, sentsibilizazio kanpaina bat sortu dugu kartel eta leloekin, pasilloak apainduz ikasitakoa presente izateko. Eguna borobiltzeko, LHko ikasle guztiok patioan elkartu eta M8 erraldoi bat osatu dugu, berdintasunaren aldeko konpromisoa elkarrekin adieraziz.

Bigarren Hezkuntzan ere egunari tartea eman diogu eta hainbat gai landu. DBH 1en PROIn historia lantzen ari garenez, erreferente izan diren emakumeen biografiak aztertu eta horma irudiak sortu ditugu. DBH2n mikromatxismoak landu eta horien emaitzak iceberg-aren metafora erabiliz aurkeztu ditugu. DBH 3n eta DBH 4n Moxie filmaren eta lanketa egin dugu.

Batxilergoko ikasleek zaintzaren gaia landu dute gelan. Helburua, zaintzak gure gizartean duen garrantzia ulertzea eta zaintzaileen eguneroko errealitatea ezagutzea izan da. Horretarako, ikasleek testigantzak entzun eta aztertu dituzte, ‘Ur handitan’ saioan agertzen diren bizipenak abiapuntu hartuta. Testigantza horiek zaintzaileek bizi dituzten egoerak, zailtasunak eta emozioak ulertzeko aukera eman dute. Saioetan zehar, ikasleek zaintzaile baten ezaugarriak identifikatu dituzte: enpatia, pazientzia, ardura eta beste pertsonen beharrak ulertzeko gaitasuna, besteak beste. Horrez gain, zaintzaren inguruko egoera errealak aztertu dituzte, askotan existitzen diren estereotipoak zalantzan jarriz.

Azken albisteak

Bertan, babesa eta aitortza adierazi diegu Matematikako azterketa euskaraz egingo duten ikasleei, urrats horrek etorkizuneko belaunaldientzat bide berriak irekitzen dituela azpimarratuz.
Martxoan Diwan lizeoko ikasle bretoiak izan ziren gurean, esperientzia bikaina izan zen, eta orain gu joan gara bertara.
LH 1. eta 2. mailako ikasleak Natur Eskolara joan gara, gelan lantzen ari garen Naturaren sekretuak gaian gehiago sakontzeko.
Datorren ekainaren 13an izango da, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ lelopean.