Skip to main content

GALUHA elkartearen hitzaldia LH 4n

Irudia
LH 4 Galuha

Pasa den astean, LH 4. mailako ikasleek bisita berezi bat jaso zuten: Bizipoza eskolako eragilea den GALUHA elkarteko (Oñatiko Sahararren elkarteko) kideak gure ikastolan izan ziren, Mendebaldeko Sahararen errealitatea gertutik ezagutarazteko.

Hitzaldian zehar, Mendebaldeko Sahararen historia azaldu ziguten, baita gaur egun saharar herriak bizi duen egoera ere. Ikasleek adi-adi jarraitu zituzten azalpenak, eta bertako irudi eta bideoei esker, han bizi diren familien egunerokotasuna hobeto ulertzeko aukera izan zuten.

Saioaren amaieran, galderak egiteko tartea ireki zen, eta gure ikasleek jakin-min handia erakutsi zuten. Benetan galdera interesgarriak eta sakonak atera ziren, gaiarekiko interesa eta enpatia agerian utziz.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu GALUHA elkarteko kideei, gurekin partekatu duten denboragatik, gertutasunagatik eta emandako azalpen aberasgarriengatik. Plazer bat izan da zuekin ikastea!

Eskerrik asko Raboub, Mailin eta Oneka!!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.