Skip to main content

Haur Hezkuntzako ikasleen irteeera Batxilergoko ikasleek lagunduta

Irudia
HH eta Batxi batera

Joan den egubakoitzean, otsailaren 27an, Batxilergoko lehenengo mailako eta Haur Hezkuntzako ikasleek irteera egin zuten batera. Goizeko 10:15ean elkartu ziren guztiak Ikastolan eta segidan, talde txikitan banatuta, abiatu ziren. HH 2ko ikasleak Errotako parkera joan ziren, HH 3koak Goienako parkera, eta HH 4 eta HH 5eko ikasle helduenek San Juan Kalean gora buelta bat eman zuten.

Eguraldi ona aprobetxatuaz, gustora ibili ziren jolasean. Eskerrak Batxilergoko lehenengo mailako ikasleei laguntzagatik!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.