Skip to main content

Aranzadi Ikastolaren bisita

Irudia
Pertsona eredua

Aurreko eguaztenean, martxoak 4, eta EHIrengandik eraldaketa pedagogikorako bidean jasotzen ari diren aholkularitzaren barruan, Aranzadi Ikastolako etapa desberdinetako hainbat kide Txantxiku Ikastolan izan genituen bisitan, gurean gauzatutako/gauzatzen ari garen eraldaketaren nondik norakoak ezagutzeko. Beraiekin etorri zen Amaia Antero aholkulartiza zerbitzuko arduraduna ere.

Tarte bat elkarrizketan eta zalantzak argitzen eman ondoren, espazio desberdinak eta gure egunerokoa ezagutzen eman genuen gainontzeko denbora tarte benetan aberasgarria suertatu zelarik bai Aranzadiko profesionalentzat eta baita guretzat ere.

Beti bezala Ikastolak esperientziak partekatuz eta elkarrengandik ikasiz, eraldaketan ere ‘bidia alkarrekin’ egin nahi dugu.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.