Skip to main content

Trauti elkartekoan bisita

Irudia
Trauti elkartearen bisita

Duela hiru aste, otsailaren 20an, 5. mailako ikasleok Bizipoza erakundeko parte den Trauti elkartearen bisita izan genuen. 2012an sortutako taldea da Trauti, Oñatiko irisgarritasun beharrak aztertu eta martxan jartzeko eta hainbat jarduera eramaten dituzte aurrera: sentsibilizazio kanpainak ikastetxeetan, elkarlana udalarekin, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzako irteerak antolatzea...

Behin Trauti elkartearen nondik norakoak azalduta, bertaratutako kide bakoitza ezagutu eta galderak egiteko aukera izan genuen. Gauza interesgarri pila bat ikasi genituen solasaldian zehar: mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonak nola janzten diren, erabiltzen dituzten laguntzarako tramankuluak, nola gidatu edota bidaiatzen duten, zer gertatzen den uretara erortzerakoan... Eta guztioi gogoan gelditu zitzaigun esaldia: “zuretzat eskailera-maila bat besterik ez dena, beste norbaitentzat Everest izan daiteke.”

Aparkaleku urdinak errespetatzearen beharra, espaloiak libre uztea edota zailtasunen bat duen pertsonaren bat laguntza beharrean ikusten badugu, beragana gerturatu eta laguntza eskaintzeaz ere hitz egin genuen, besteak beste. Beraz, irakurle, zuk ere kontuan izan itzazu aipatu ditugunak eta erraztu iezaiozu egunerokoa alboan duzunari. Mila esker bisitagatik Mikel, Karmele, Lukene, Urdin, Isabel, Santi eta Oneka!

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.