Skip to main content

Txantxiku Ikastola, Hezkuntza Ebaluazioaren Nazioarteko Kongresuan

Irudia
Txantxiku Ikastola, Hezkuntza Ebaluazioaren Nazioarteko Kongresuan

Pasa den martxoaren 9 eta 10ean, Bilbon, Hezkuntza Sailak antolatutako Ebaluazioaren Nazioarteko Kongresuan izan zen Txantxiku Ikastolako Ebaluazio lan-taldeko kidea den Gorka Lazkano.

Kongresu honetan, Arizmendi Ikastolak bere izenean, eta baita Axular Lizeoa, Orioko Herri Ikastola, Anoetako Herri Ikastola eta Txantxiku Ikastola ordezkatuz, Ebaluazio Hezigarriari buruzko posterra aurkeztu zuen.

Aurkezpenean, Arizmendi Ikastolako kideek Proiektu Bidezko Diziplinarteko Ikaskuntzan erabiltzen diren ebaluazio-estrategiak eta tresnak azaldu zituzten, baita Ikastolak definitu duen Pertsona Ereduaren bereizgarriak ere.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.