Skip to main content

UEMAko formazioa langileentzat

Irudia
UEMA

Aste hauetan ikastolako langileok UEMAko teknikariarekin batera bi formazio saio izan ditugu. Lehenengoa, Soziolingustika eta ahalduntze formazioa izan da, eta, bigarrena, Ikasgelan euskarari eusteko estrategien tailerra.

Lehenengoan, Euskal Herriko eta Oñatiko egoera soziolinguistikoa zein den ezagutu genuen. Bigarrenean, egunerokoan ikastolan hizkuntzaren inguruan sortzen diren egoeren aurrean nola jokatu elkarren artean pentsatzeko aukera izan genuen. Era berean, ikasleekin lantzeko hainbat baliabide aurkeztu zizkigun teknikariak.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.