Skip to main content

‘50 JAI; 50 TONTOR’ ekimenean parte hartuko dugu

Irudia
Mendi irteera

2026ko Kilometroak berezia izango da: 50. edizioa ospatuko da, Lazkaon. Testuinguru horretan, programazioaren barruan, ‘50 jai; 50 tontor’ ekimena antolatu da. Ekimenaren helburua da Gipuzkoako ikastola guztien artean egun berean 50 tontor egitea, ikastola bakoitzak inguruan duen tontor edo gune berezi batera hurbilduz. Eta, nola ez, Txantxiku Ikastolako kideok ere parte hartuko du ekimenean.

Gure kasuan, EA 2030 Guraso Kontseiluak hartu du ekimen hau aurrera eramateko konpromisoa, eta hauxe da proposamena: Maiatzaren 24an, igandea, Aloñan elkartzea denok 11:00etan, talde-argazkia ateratzeko. Eta aurtengo garapen jasangarrirako helburua Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua denez, ostean, 13:00ak inguruan, Gesaltza Gaztandegira bisita egingo dugu.

Gesaltza Gaztandegira joan nahi duzuenok izena eman behar duzue, familia kopurua zehazteko, maiatzak 15 baino lehen. Maiatzaren 8ko albiste buletinean duzue esteka!

Bestetik, DBHtik gorako ikasleentzat beste tontor batera igotzeko proposamena egingo da: ziurrenik Orkatzategira. Datorren astean emango dizkizuegu zehaztapenak.

Animatu parte hartzera! Elkarrekin, Kilometroaken 50. urteurrena modu berezian ospatuko dugu.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.