Skip to main content

Ikastolaren astea giro ederrean doa eta astebururako berrikuntzekin dator!

Irudia
Txantxiku ikastolaren astea

Txantxiku Ikastolaren asteko egitarauaren baitan, astean zehar, HH eta LH etapetako ikasleek txotxongiloez edota Porrotx eta Mari Motots pailazoez gozatzeko aukera izan dute. Era berean, 2. Batxilergoko JAOko ikasleen eskutik ere saio berezi batzuk izan dituzte. Eta Bigarren Hezkuntzako ikaskideentzat ere ‘Desberdina izatea’ izeneko hitzaldi interesgarria antolatu dute JAOko ikasleek.

Egubakoitzari dagokionez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ekintza bereziz beteta hasi dugu eguna. Eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek ere goizean goiz hasita egitarau oparoa izan dute: Just Dance, futbola, frontenisa, patata tortila txapelketa, laburmetrai rallya, yoga mendian... eta beste hamaika jarduera osagarri!

Ostean, ikasle eta irakasleen arteko bazkaria egin dugu giro ezinhobean. Amaitzeko urteroko bazkalosteko jolasak egin ditugu Ttakeko kideek antolatuta.

Eta gogoratu, arratsaldean Santa Anan jolas parkea izango dugu eta Zubikoa frontoian ikasle zein gurasoentzako emanaldi nagusia. Eta hori gutxi balitz, biharko ere ekintzaz betetako egitaraua, eta bazkari erraldoia ditugu!

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.