Skip to main content

Olibondoa landatu dugu: herrien arteko elkartasunaren ikur

Irudia
Olibondoa

Txantxiku Ikastolan ‘Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna’ ekimenean parte hartu dugu. Gure haurrak ere badira egitasmoak hezkuntza komunitateari egindako gonbidapenari erantzunez, olibondo bat zaindu eta landatzeko prozesua egin dugu ikastolan.

Olibondoa Palestinaren sustraien, iraunkortasunaren eta lurrari loturiko identitatearen sinboloa da. Ekimen honen bidez, Palestinako haur eta nerabeekiko elkartasuna adierazi nahi izan dugu, eta, aldi berean, ikasleekin giza eskubideen, nazioarteko justiziaren eta herrien arteko elkartasunaren inguruko hausnarketa sustatu. Prozesua erakusten duen bideo hemen duzue ikusgai.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.