Skip to main content

Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna

Irudia
Pagadietatik olibondoetara

‘Gure haurrak ere badira’ egitasmoak “Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna” izeneko proposamena zabaldu du. Eta ikastolan, hausnarketarako bide bat ireki digu. Ekimenak hezkuntza komunitateari gonbita egiten dio Palestinako haur eta nerabeekiko elkartasuna modu sinboliko eta eraikitzailean adieraztera, balio unibertsalak oinarri hartuta.

Proposamenaren muinean olibondoa dago, Palestinan sustraien, iraunkortasunaren eta identitatearen sinbolo dena. Irudi horretatik abiatuta, ekimenak aukera ematen du gure ikasleekin batera giza eskubideen, nazioarteko justiziaren eta herrien arteko elkartasunaren inguruan hausnartzeko, keinu sinple baina esanguratsu baten bidez.

Horregatik, Txantxiku Ikastolan olibondo bat landatu eta zainduko dugu, eta prozesuaren berri modu bisualen emango dizuegu. Azken egunetan ikastolako patioan ikusiko zenuten olibondoa. Bada, ikastolako etapa ezberdinetako ikasleak gelan gaiaren lanketa egitena ri dira, eta olibondoaren inguruan ere eskulan, marrazki eta anzterako ekintzak burutu dituzte.

Azkenik, gure gogoeta eta ekimenaren berri zabaltzeko, bideo bat grabatzen ari gara. Etapa guztietako ikasleok parte hartuko dugu, eta bertan, ikastolako patioan olibondoa zaindu ostean, ikastolako ortura nola eraman eta han nola landatuko dugun erakutsiko dizuegu.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.