Skip to main content

‘Zorionak Marimotots’ ikuskizuna: dolua lantzeko esperientzia hunkigarria ikastolan

Irudia
Zorionak Marimotots

Ikastolaren astearen egitarauaren baitan, HH 3 urtetik LH 2. mailara bitarteko ikasleek ‘Zorionak Marimotots’ emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute, ‘Amaren intxaurrak’ ipuinean oinarritutako ikuskizuna. Saioaren bidez dolua modu goxo eta egokian lantzeko aukera izan dute.

Emanaldiaren ostean, Porrotxek eta Mari Mototsek intxaurrondo bat oparitu ziguten, maite ditugunak gogoratzeko eta dolu prozesuan laguntzeko sinbolo gisa. Zuhaitza toki berezi batean landatuko dugu, oroimenari eta zaintzari balioa emanez.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.