Skip to main content

Bigarren mailakoen txango ahaztezina Barriara

Irudia
Barria

Aurreko asteko ostegun eta ostiralean, bigarren mailako ikasle eta irakasleok Barriara txango ederra egiteko aukera izan genuen. Bi egun zoragarri izan ziren, emozioz, barrez eta bizipen berriz beteak. Ostegunean goizean Gasteizera abiatu ginen, eta bertako salto egiteko parkean primeran pasatu genuen. Zenbat barre, zenbat salto eta zenbat izerdi! Ondoren, Zalduondon bazkaldu genuen eta arratsaldean aterpetxera iritsi ginen. Han hasi zen benetako abentura: lehenengo gaua lagunekin kanpoan! Lo-zakuak eta pijamak prestatu ostean, jolasteko eta elkarrekin egoteko tartea izan genuen. Afaldu ondoren, nekatuta baina poz-pozik, ederki egin genuen lo.

Ostiralean, gosaldu eta traste guztiak jaso ondoren, Larreara joan ginen oinez. Bertan bazkaldu genuen, eta arratsaldean autobusa etorri zen gure bila Oñatira itzultzeko. Lehenengo aldia izan da guretzat etxetik kanpo lo egiten, baina esperientzia bikaina izan da. Primeran ibili gara eta ziur betiko gogoratuko dugun txangoa izango dela!

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.