Skip to main content

2 urteko haurrak Araotzera txangoan

Irudia
2 urteko haurrak Araotzera txangoan

Aurreko egubakoitzean, 2 urteko haurrak Araotzen egon ginen goiz pasa. Autobusean elkarrekin kantu baten joan ginen: “sardina bat, bi sardina…”, a ze abentura!

Motxila frontoian utzi eta sapaburuak ikustera joan ginen, bidetan astoak, behorrak eta lora ederrak ikusiz. Ondoren hamarretako jan eta elizondoan jolasean eta dantzan aritu ginen. Goiz ederra pasatu genuen, eguraldia ere lagun izan baigenuen, eta ikastolara pozik bueltatu ginen.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.