Skip to main content

50 jai; 50 tontor

Irudia
Aloña

‘50 jai; 50 tontor’ ekimenaren baitan Maiatzaren 24an EA2030 Guraso Kontseiluak bi irteera antolatu zituen: Aloñara eta Orkatzategira. Ibilbide bietan pila bat gozatu genuen.

Ostean talde bat Gesaltza Gaztandegira joan ginen. Bertan gazta dastaketa zoragarria eskaini ziguten eta gaur egun artzainak nola bizi diren erakutsi ziguten. Era berean, gazta espezialitate ezberdinak nola egiten dituzten azaldu ziguten.

Benetan eskertuta gaude jasotako tratuagatik. Mila esker Gesaltzako Maider eta Mikeleri egin ziguten harreragatik! Oroimenerako eguna!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.