Skip to main content

Antzerkigintzako LABa: sormena eta talde-lana oholtza gainean

Irudia
Antzerkigintza LABa

LH 6ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute Antzerkigintzako LABean. Talde bakoitzak bost astez parte hartu du tailerrean, eta denbora horretan antzerkiaren munduan murgildu dira, sortuz, esperimentatuz eta elkarrekin ikasiz. Proiektuaren ardatza hiru lagunen artean maneiatzen diren txotxongilo handiak izan dira. Ikasleek antzezlanak sortu, pertsonaiak eraiki eta istorioei bizia emateko lanean jardun dute. Horretarako, koordinazioa, komunikazioa eta talde-lana ezinbestekoak izan dira, eta saioz saio nabarmena izan da ikasleen bilakaera.

LABaren amaieran, iritsi zen ikasleek gehien espero zuten unea: familiei egindako lana erakustea. Oholtza gainean, ilusioa, konfiantza eta sormena izan ziren protagonista, eta ikusleek txalo zaparrada batekin eskertu zuten ikasleek egindako lana. Zalantzarik gabe, antzerkiak ikaskuntza, emozioak eta talde-lana uztartzeko aukera paregabea eskaini die LH 6ko ikasleei, eta emaitza bikaina izan da.

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.