Pasa den astean DBH 2. mailako ikasleok gure inguruko paisaia karstikoa ezagutu genuen. Natur eskolako lagunek ingurune horretako arroka mota nagusia zein den, kareharria, zerez osatua dagoen eta nola sortzen den azaldu ziguten. Arantzazun dauden Iritegi eta Aixkirri kobak ere ikusi genituen beraiekin, izan ere, urak kareharria higatzean sortzen diren eremuak dira horiek. Kortakogainen amaitu genuen bisita eta handik, bidezidorretan barrena, Arrikrutzeko aparkalekura iritsi ginen.
Bazkal ostean, ‘Urrezko zizak’ gunera joan ginen eskalatzera. Hantxe genituen zain ikastolako ikasle ohi nahiz oraindik ikasle direnak: Jon Agirre, Unax Sologaistoa, Aner Aranzadi, Beñat Odriozola eta Manex Guridi; eta gurekin praktiketan egon den Ilia Uriarte. Beraien eta gure ikaskide den Goizaneren laguntzarekin gutako askok lehenengo aldiz eskalatzea lortu genuen. Ikaragarri gozatu genuen!
Kuriositate modura, kontatuko dizuegu hiru urteren ostean, gora-behera ezberdinak tarteko, azkenean, lortu dugula irteera oso-osorik egitea eta irakasleok ere gure poztasunari ezin eutsi gaude! Aurreko urteetan euria egokitu da egun horietan, eta euripean eskalatzeak dituen arriskuak kontutan hartuta, bertan behera utzi behar izan dugu irteera. Aurten aldiz, eguraldia lagun, planifikatutako ekintza guztiak aurrera eraman ahal izan ditugu, eta asko gozatu dugu!
Eskerrik asko, benetan, irteera hau posible egin duzuenoi, batez ere Natur Eskolako lagunei eta eskalatzerako orduan monitore izan genituenei, izugarria izan zen irteera!