Skip to main content

DBH 3 Donostian: Txuri Urdin eta Eureka! zientzia museoa

Irudia
DBH 3 Donostian: Txuri Urdin eta Eureka! zientzia museoa

Joan den astelehenean DBH 3ko ikasleek egun osoko irteera egin zuten Donostiara. Ikasgelatik kanpo ere asko ikasteko eta, batez ere, lagunartean gozatzeko aukera izan zuten.

Goizean, Txuri Urdin izotz pistan hasi zuten eguna. Batzuk motelago eta beste batzuk azkarrago, baina denak ibili ziren patinen gainean trebezia erakusten eta bertako monitoreek proposatutako erronkak betetzen.

Arratsaldean, "Esperantzara Kondenatuak" PROIarekin lotuta, Eureka! Zientzia Museoa bisitatu zuten. Museoko txokoak arakatzeaz gain, Elektrizitate tailerrean parte hartu zuten, bertan landutako kontzeptuak praktikan jarriz eta esperimentu bitxiak eginez. Laburbilduz, egun borobila izan zen: gustura patinatu zuten eta zientziarekin jolasean esperimentatu. Egun ederra izan zen!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.