Skip to main content

HH 4 urtekoak Basondon

Irudia
Basondo

Eguraldi ederra lagun, Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleok joan den eguaztenean Kortezubin dagoen Basondo parkera txangoa egin genuen.

Bertan, etxabere eta basabereak zaintzen dituzte eta horiek behatzeko aukera paregabea izan genuen: katamotza, otsoa, antzarak, ahuntzak, basurdeak, orkatzak, azeriak, untxiak, saiak…

Bertan bazkaldu ondoren, ondoko parkean jolasean ibili ginen. Bikain pasa genuen!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.