Skip to main content

Ikasleak Korpus dantzez gozatzen

Irudia
Korpus dantzak

Iaz Oinatz Dantza Taldeko kideak ezin izan ziren gure patiotik pasa Korpuseko dantzak egitera, baina gogotsu geunden berriz ere gure artean izateko, eta aurten bai, goizean goiz hurbildu dira etapa guztietako ikasleon aurrean Oñatiko tradizioan pisu handia duten dantzak erakustera.

Eskerrak eman nahi dizkiegu dantzariei egindako ahaleginagatik, guretzako oso berezia baita asteburu honi horrela hasiera emateko aukera izatea!

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.