Gogoan izango duzuenez, 2025eko apirilean Beskoitze herriko eta bertako ikastolako hainbat ordezkari Oñatin izan ziren. Ekitaldi horren helburu nagusia zen bi herrien eta bi ikastolen arteko harremanak sendotzea. Orduko hartan beskoiztarrei udaletxean harrera egiteaz gain, hainbat ekintza eta jarduera garatu genituen elkarrekin: dantzak Oinak Arin taldea eta Oñatz dantza taldeko haurrekin, pilota jolasak Eskulari eta Aloña Mendiko pilotarion artean, herri bazkaria ikastolan…
Aurtengo Ikastolaren asteko bazkarian jakinarazi zitzaizuenaren haritik, iazko ekitaldiaren “itzulerako atal” gisa, urriaren 10eko asteburuan oñatiarrak Beskoitzera joango gara. Asteburu horretan Oñatiko udaleko ordezkariak, Txantxiku ikastolakoak, Oñatz dantza taldeko dantzariak, Aloña Mendi K.E.ko pilotariak… beskoiztarrek antolatuko dituzten ekintzetan parte hartuko dugu.
Urriaren 10a urruti samar badago ere, lerro hauen bitartez proposatu nahi dizuegu zuen agendetan data hori gorde dezazuela, Beskoitze eta Oñatiren arteko “harreman” hori guztion artean aberastu dezagun. Datozen asteotan antolatuko diren ekintzen egitarau zehatzagoa jakinaraziko dizuegu.
Animatu zaitezte!